AUTOCARES SOBRON, SL enpresak, Laudion Katuxa-Ibarra kaleko 15.ean helbideratuta, Web orri hau erabiltzeko baldintzen berri eman nahi die erabiltzaileei lege-ohar honetan. Baita bere pribatutasun-politikaren eta datu pertsonalak babesteko arauen berri ere, erabiltzaileek libreki eta beren kabuz erabaki dezaten Autocares Sobron SL enpresak emandako zerbitzuen truke eskatzen zaizkien datu pertsonalak eman nahi dituzten.
Web honetan sartzen den pertsona oro erabiltzailea izango da, eta horrenbestez, hemen jasotako oharrak eta aplikatzekoak diren bestelako lege arauak betetzeko konpromisoa hartuko du.
Erabiltzaileak konpromisoa hartuko du webgunea zuzen erabiltzeko, inolako iruzurrik egin gabe, baita AUTOCARES SOBRON SL enpresaren irudiari, interesei eta eskubideei kalte egin diezaiekeen jokaerarik ez izateko ere. Erabiltzaileak webgunea erabiltzeko baldintzak hausten baditu edo enpresak hori gertatu den susmoa baldin badauka, AUTOCARES SOBRON SLk eskubidea izango du erabiltzaileei webgunera sartzeko eskubidea mugatu, bertan behera utzi edo galarazteko, eta beharrezko den edozein neurri tekniko hartu ahal izango du horretarako.
Erabiltzaileak hala nahi badu, informazio pertsonala eman ahal izango dio enpresari, wegbunean eskaintzen diren galdetegiak betez edo proposatutako helbide elektronikoetara idatziz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz, webgune honen galdetegi eta helbide elektronikoen bitartez datu pertsonalak ematen dituzten erabiltzaileek enpresari datu horiek erabiltzeko baimena ematen diotela esan nahi du, pribatutasun politika honetan jasotako oinarrien arabera.
Bildutako datu pertsonalak modu automatizatuan nahiz bestela erabiliko dira, eta AUTOCARES SOBRON SL enpresaren fitxategietan gordeko dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean behar bezala jasota.
Oro har, datu pertsonalak honetarako erabiliko dira: (i) erabiltzailearekin harremanetan jarri ahal izateko; (ii) bidalitako galdera, iruzkin, gorabehera edo iradokizunei behar bezala erantzuteko; (iii) administrazioko oinarrizko zereginak kudeatzeko; (iv) aurrekontu eskaerei behar bezala erantzuteko; (v) webgunearen bidez eginiko erreserbak egoki kudeatzeko; (vi) konpainiak eskainitako fidelizazio txartelen alta, aldaketa edo baja kudeatzeko; (vii) posta elektronikoz edo beste edozein bitartekoren bidez AUTOCARES SOBRON SLren edo bidaiariak errepidez garraiatzeko bestelako enpresen berritasun, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko (zerbitzua egoki kudeatzea), posta elektronikoz edo bestela; (viii) webgunearen bitartez enpresak eskainitako prestakuntza-ikastaroetako parte-hartzea kudeatzeko; (ix) langileak hautatzeko konpainiak eskainitako hautaketa prozesuetako parte-hartzea kudeatzeko; (x) AUTOCARES SOBRON SLk webgune honen bitartez antolatutako lehiaketa, zozketa eta sustapenetako parte-hartzea egoki kudeatzeko; (xi) enpresaren albiste buletina jasotzeko eskaerak egoki kudeatzeko, etab.
Datuak biltzeko galdetegiarekin batera, erabiltzaileei doako prozedura erraz bat helaraziko zaie, beren datuak promoziorako eta iragarkietarako erabiltzeko baimena ematen duten adierazi dezaten.
Bildutako informazioa Fitxategiaren Ardura daukan enpresako langileek jasoko dute, eta erabiltzaileei uneoro jakinaraziko zaie emandako informazioa zehazki nork jasoko duen, datuen konfidentzialtasuna errespetatuz eta hitzartutako helburuekin erabiliz.
Halaber, CVrekin zerikusia duten informazioa bidali eta webgunean izena ematen duten erabiltzaileei jakinarazten zaie datuak bidaliz baimena ematen diotela enpresari hitzartutako helburuarekin horiek erabiltzeko.
Datu pertsonalak posta elektronikoz bidaltzerakoan, kontrakorik adierazten ez bada, erabiltzaileak enpresari datu horiek publizitaterako erabiltzeko baimena ematen diola ulertuko da.
Horrez gain, indarrean dagoen araudian datu pertsonalak babesteari buruz ezarritakoaren arabera, erabiltzaileak ideologia, sindikatu, erlijio edo sinesmenei buruzko informazioa ematen badio enpresari, berariaz eta idatziz baimena eman beharko dio informazio hori erabiltzeko. Arrazari, osasunari edo bizitza sexualari buruz emandako datuak erabiltzeko baimena ere berariaz eman beharko zaio enpresari. Erabiltzaileak baimen hori ematen ez badu, enpresak ezabatu egingo ditu aipaturiko datuak.
Datuak beste batzuei helarazi behar bazaizkie, erabiltzaileari horren berri emango zaio eta indarrean dagoen araudiaren arabera uko egiteko bideak emango zaizkio.
Izena ematen duten erabiltzaileek edozein unetan egin ahal izango diote uko beren datu pertsonalak erabiltzeari, une horretan indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraituz.
Indarrean dagoen araudiaren arabera, erabiltzaileak datuak ikusi, zuzendu eta ezeztatu ahal izango ditu, baita horien aurka egin ere, helbide elektroniko honetara eskaera bidaliz: info@sobron.com edo posta helbide honetara: AUTOCARES SOBRON, SL, Katuxa-Ibarra 15, 01400 Llodio- Laudio. Mezu horrekin batera NAN edo dokumentu baliokidearen kopia bat bidali beharko du erabiltzaileak, nor den egiaztatzeko.
Emandako datuak egiazkoak direla ziurtatu beharko du erabiltzaileak eta AUTOCARES SOBRON SL enpresak eskubidea izango du datu faltsuak ematen dituzten erabiltzaileak enpresaren zerbitzuetatik kanpo uzteko, Zuzenbidearen arabera hartu beharreko neurriak gorabehera. Era berean, erabiltzailearen ardura izango da emandako datu pertsonaletan gertatzen diren aldaketen berri ematea.
Bildutako informazio pertsonala beharrezkoa ez denean, indarrean dagoen araudia betez, AUTOCARES SOBRON SL enpresak blokeatu egingo du, datuak erabiltzeak dakartzan erantzukizunei erantzuteko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epeetan soilik. Epe horiek igarotzen direnean, informazio hori behin betiko ezabatuko da, metodo seguruen bitartez.
14 urte baino gutxiago dituzten gazteek ez dute informazio pertsonalik bidaliko gurasoen edo tutoreen baimenik gabe. AUTOCARES SOBRON SL enpresak ez du bere gain hartuko 14 urtetik beherakoek baimenik gabe bidalitako informazio pertsonalaren ardura.
AUTOCARES SOBRON SL enpresak segurtasun neurriak hartu ditu datu pertsonalak babesteko, indarrean dagoen araudian ezarritakoa betez eta tratatutako informazioaren arabera. Horrez gain, bestelako bitarteko eta neurri tekniko osagarriak ere hartu ditu, datu pertsonalak aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili ez daitezen. AUTOCARES SOBRON SL enpresak segurtasun neurri egokiak hartu ditu informazioa seguru egongo dela eta Internetez bidalitako datuak konfidentzialak izango direla bermatzeko. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Baliteke webgune honetara sartzerakoan cookie-ak erabili behar izatea. Erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean pilatutako informazio kantitate txikiak dira cookie-ak, zerbitzariak gerora erabil daitekeen informazioa gogora dezan. Informazio horrek erabiltzailea identifikatzeko eta lehentasun pertsonalak gordetzeko aukera ematen du; baita informazio teknikoa ere, bisitak edo bisitatutako orri zehatzak, esaterako.
Cookie-rik jaso nahi ez duten erabiltzaileek edo ordenagailuan biltegiratu baino lehen horren inguruko informazioa jaso nahi dutenek nabigatzailea neurrira konfiguratu dezakete. Informazio gehiago eskuratzeko, ikus gure Cookie-Politika.
AUTOCARES SOBRON SL enpresak ez du bere gain hartuko webgunean argitaratutako informazioaren ardurarik, informazio hori enpresatik kanpoko beste norbaitek manipulatu edo sartu badu.
AUTOCARES SOBRON SL enpresak ez du bere gain hartuko webgunearen bitartez, zuzenean edo zeharka, lotura elektronikoen bidez (estekak) bistaratzen diren eduki, jarduera komertzial, produktu eta zerbitzuen ardurarik. Webgunean dauden estekak, kontrakorik adierazten ez bada, informazioa emateko dira soilik, ez horietara joateko iradokizun, gonbidapen edo gomendioa. Bestalde, esteka horiek ez dute adierazten inolako harremanik dagoenik AUTOCARES SOBRON SL eta esteka horien bitartez beste webgune batzuetara sar daitezkeen partikularren eta enpresen artean. Era berean, AUTOCARES SOBRON SL enpresak eskubidea dauka webgunean ageri diren estekak edozein unetan kentzeko.
AUTOCARES SOBRON SL enpresak modu jarraituan ematen ditu zerbitzuak eta edukiak, eta eskura dauzkan bitarteko tekniko guztiak erabiltzen ditu emaitza ahalik eta onena izan dadin. AUTOCARES SOBRON SL enpresak ez du bere gain hartuko arrazoi teknikoengatik webgunea martxan ez egoteak eragin ditzakeen kalteen ardurarik. Nolanahi ere, AUTOCARES SOBRON SLk ahal duen guztia egingo du arazo teknikoak konpondu eta zerbitzua berrezartzeko.
AUTOCARES SOBRON SL enpresak eskubidea izango du Lege-Ohar eta Pribatutasun-Politika hau aldatzeko, lege edo jurisprudentzia arloko berritasunak egokitzeko. Horregatik ohar hau irakurtzea gomendatzen diegu erabiltzaileei, webgunean sartu eta bertan nabigatu aurretik. Hala ere, Lege-Ohar eta Pribatutasun Politika hau aldatu aurretik erabiltzaileekin finkatutako harremanak arautzeko, erabiltzailea webgunean sartu zenean indarrean zeuden arauak hartuko dira kontuan.
AUTOCARES SOBRON SL enpresak baliabide tekniko egokiak eskuratuko dizkie erabiltzaileei, aurrez Lege-Ohar, Pribatutasun Politika eta Datu Basera sartzeko modua izan dezaten.
Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotakoaren erabera, eta gure konpainiaren gardentasun printzipioari jarraituz, AUTOCARES SOBRON SL enpresak informazio hau jakinarazten die bere webgunea erabiltzen dutenei:
Sozietatearen izena: AUTOCARES SOBRON SL
Egoitza: Katuxa-Ibarra, 15 01400 Laudio (Araba)
IFZ: B-01127935
Merkataritza Erregistroko datuak: Arabako Merkataritza Erregistroa, 512. liburukia, 127. orria, VI-1749 orrialdea.
Posta elektronikoa: info@sobron.com
Webgune honetan jasotako eduki, elementu, diseinu eta aplikazio guztiak, formatu eta ezaugarri guztietakoak, AUTOCARES SOBRON SL enpresarenak dira, baita webgune honen Jabetza Eskubide Industrial eta Intelektual guztiak ere, eta Jabetza Industrial eta Intelektualaren araudiak eta gainerako araudiek babestuko dituzte. Eduki hori ezin da ustiatu, kopiatu, banatu, aldatu, publikoki jakinarazi, utzi edo aldatu, ezta aurrez baimendu ez den beste edozein modutan zabaldu ere.
Webgunean edo bertan gauzatutako jardueretan sortzen diren gorabeherak konpontzeko, Espainiako legedia hartuko da kontuan, bi aldeek hala onartuta. Bestalde, webgunea erabiltzeagatik sortzen diren arazoak konpontzeko eskumena indarrean dagoen legediak baimendutako Epaitegi eta Auzitegiek edukiko dute.
Dokumentu honetan jasotako oharren bat baliogabetzen bada, baztertu edo aldatu egingo da. Hala ere, ohar bat baliogabetzeak ez die dokumentu honetan jasotako gainerako oharrei eragingo.
Ordaintzeko erabilitako bideak segurtasun eta konfidentzialtasun osoz erabiliko ditu AUTOCARES SOBRON SL enpresak. Ordainketak egiteko erabilitako txartelaren datuak modu enkriptatuan transmititzen dira SSL protokolo seguruaren bidez. Protokolo horrek komunikazioa sekretua izango dela bermatzen du, gako kodetuen bidez.
Webgune honen bitartez eginiko eragiketak seguruak direla bermatzeko, bere kontrol prozesuetan, AUTOCARES SOBRON SL enpresak aurrez egiaztatzen eta kudeatzen du bezeroak ordainketa txartelari buruz ematen duen informazioa. Bestalde, enpresak uko egin ahal izango die bidaia-txartelak erosteko eskaerei, eroslea berea ez den txartel bat erabiltzen saiatu bada ordainketa egiteko, txartela lapurtu badu edo txartel horrekin iruzurra egin nahi izan da, titularrari, AUTOCARES SOBRON SL enpresari edo beste edozeini kalte eginez.
Bestalde, kontuan hartu ordaintzeko erabilitako bideen hornitzaile edo erakunde arduradunek iruzurren kontrako beste neurri batzuk har ditzaketela eta ondorioz zenbait eragiketa galarazi ditzaketela. Ildo horretan, AUTOCARES SOBRON SL enpresak ez du bere gain hartuko ordainketa sistemen hornitzaileek edo erakunde arduradunek onartutako politikak aplikatzearen ondorioz sortzen diren kalteen ardurarik.
Ezin da norbera titular ez den ordainketa sistemarik erabili, jabeak berariaz ala baimendu ez badu. Era berean, baimen hori titularrak berak frogatu beharko du eta bere gain hartuko ditu AUTOCARES SOBRON SL enpresari sor dakizkiokeen kalte eta galera guztiak