Zuen bizitzako egun handiena heltzear da, eta ez dakizu gonbidatuak ospakizunaren lekura nola eraman? Ahaztu buru-hausteak!
Behar duzuen eserleku kopurua edozein dela ere, geu arduratuko gara gonbidatuen garraioaz. Datu hauek baino ez ditugu behar: non jaso eta nora eraman, iristeko eta irteteko gutxi gorabeherako ordutegia eta gonbidatu kopurua. Geuk antolatuko dugu dena, gonbidatuek eroso eta seguru bidaiatu dezaten, autoa hartu gabe.
Eta zuentzat ere badaukagu proposamentik. Egun berezi horretarako luxuzko autoak dauzkagu, egun osoan egin nahi dituzuen joan-etorrietarako.
Eta seme-alaben egun berezienean, zer? Geu arduratuko gara garraioaz. Hainbat aukera eskainiko dizkizugu jaunartzera joango diren gonbidatuek seguru eta eroso bidaiatu dezaten, eta ospakizun lekura (edo lekuetara) puntual iritsi daitezen.
Edozein ekitaldi edo ospakizun (agurrak, afariak, etab.) antolatzen duzula, jarri gurekin harremanetan eta geu arduratuko gara garraioa eta bidaia antolatzeaz, lekua edo pertsonen kopurua edozein direla ere. Zure beharren arabera, konponbide pertsonalizatua ematen saiatuko gara.